Arrauna
Kontxako Bandera
Kontxako estropada, 2019ko parte-hartzaileen zain
eitb.eus
Gaur jokatuko da txapelketa donostiarraren sailkatze estropada. Zuzenean izango da ikusgai, 16:30etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.
-
San Juaneko arraunlariek irabazi zuten emakumezkoen 2018ko Kontxako Bandera. Argazkia: EFE
Gaur jokatuo da 2019ko Kontxako Banderaren sailkatze estropada. Bertan, gizonezkoetan 23 ontzi lehiatuko dira eta emakumezkoetan, berriz, 20; izan ere, kategoria bakoitzean zazpi txartel daude jokoan. Estropada ikusgai izango da 16:30etatik aurrera, zuzenean, ETB1n eta eitb.eus-en.
Jardunaldia 17:30etan hasiko da, emakumezkoen estropadarekin; horretan, bi txanda izango dira eta 1, 5 milia egingo dituzte. Jarraian, 18:00etan, gizonezkoen sailkatze estropada izango da; kasu horretan, aldiz, 3 milia egingo dituzte traineruek, bi txanda ezberdinetan.
Aurtengo edizioko berritasunik nabarmenena semaforoen erabilpena izango da. Hauek, irteeran erabiliko dira. Gainera, iaz bezala, sari berberak izango dituzte emakumeek zein gizonek.
Emakumezkoen modalitateko parte-hartzaileak:
A Taldea | B Taldea |
DEUSTO-TECUNI-BILBAO | CABO |
GU ARRAUN | CLUB DE REGATAS SALGADO PERILLO |
HABAIKA JAMONES ANCIN | CLUB DO MAR DE MUGARDOS |
HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK | C.R MECOS-CORUXO-ISABEL |
ISUNTZA-ELECNOR-CIKAUTXO | HERCOS COLINDRES |
KAIKU UGAREN | HERNANI MITXELENA MEKANIZATUAK |
ORIO-BABYAUTO | LAPURDI |
SAN JUAN IBERDROLA | NAUTICO DE RIVEIRA |
TOLOSALDEA | ONDARROA CIKAUTXO |
ZUMAIA-SALEGI JATETXEA | SD TIRAN PEREIRA |
Gizonezkoen modalitateko parte-hartzaileak:
A Taldea | B Taldea |
ASTILLERO | ARKOTE HELVETIA |
BERMEO URDAIBAI AVIA | C.R MECOS ISABEL |
CABO | CLUB DE REMO ARES |
GO fit HONDARRIBIA | DEUSTO-TECUNI-BILBAO |
KAIKU UGAREN | GETARIA |
LEKITTARRA-ELECNOR-BM | LAPURDI |
ONDARROA-CIKAUTXO | MUTRIKU |
ORIO-BABYAUTO | S.D.R. PEDREÑA-GRUPO DYNASOL |
SAN PEDRO-SERKOM | SAN JUAN |
SANTURTZI-IBERDROLA | SD TIRAN PEREIRA |
ZARAUTZ-BABYAUTO | ZUMAIA-DELTECO |
ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA |