Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Boeuko Bandera

Santurtzik denboraldiko hirugarren bandera irabazi du

eitb.eus

Sotera 86 ehuneneko aldeagatik gailendu zaio ia hasieratik estropada buruan egon den Hondarribiari. Zierbena hirugarren izan da, Donostiarra laugarren eta Orio Ligako liderra, bosgarren.

  • Santurtziko ontzia

    Santurtziko ontzia. Argazkia: Efe.

Santurtzik hirugarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, Boeuko Bandera irabazita. Bizkaitarrek 86 ehuneneko aldea atera diote Hondarribiari Galiziako uretan jokatutako estropadan.

Hondarribiak dena alde izan du hirugarren bandera jarraian irabazteko. Ama Guadalupekoa estropada buruan joan da ia hasieratik, eta bigarren luzean 11 segundoko aldea izan du Santurtzirekiko. Baina Sotera alde hori murrizten hasi da apurka-apurka, azken metroetan gipuzkoarrak gainditu dituen arten. Hondarribiarrak gertatutako sinetsi ezinda geratu dira.

Hirugarren postua Zierbenak lortu du, laugarrena Donostiarrak eta Oriok bosgarrenarekin konformatu behar izan du. Hala ere, Eusko Label Ligako liderra ez da igandean bigarren txandan arituko, azken estropadetan txanden banaketa Ligako sailkapenaren arabera egiten delako.

Urdaibai, berriz, seigarren izan da.

San Pedroren eta Astilleroren arteko lehia

San Pedrok eta Astillerok norgehiagoka ikusgarria izan dute lehen txanda, maila ez galtzeko lehian. Hasieran kantabriarrak aurretik jarri dira, baina bigarren luzean pasaiatarrek lau segundoko aldea zabaltzea lortu dute.

Azken luzean, biak parean joan dira eta azkenean San Pedro sartu da aurretik helmugan, Astillerori sei ehuneneko aldea aterata. Lehen txanda honetako irabazlea Lekittarra izan da.