Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren Liga

Oriok liga matematikoki ziurtatu du, Hondarribian irabazita

eitb.eus

'Txiki' ontziko neskek denboraldiko hamargarren bandera irabazi eta Liga txapelketa poltsikoan dute denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan.

3:04
Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen

Oriok Euskotren Liga irabazi du, matematikoki, Hondarribiko uretan Mapfre Bandera irabazita. Txiki ontziko arraunlariak jaun eta jabe izaten ari dira aurtengo Ligan, eta gaur garaikurra ziurtatu dute, amaierarako bi jardunaldi geratzen diren arren.

Gaurko estropada aurtengo gehienen oso antzekoa izan da. Oriok aurrea hartu du lehen paladetatik, eta aldea handitzen joan da. Azken metroetan, alde horri eutsi besterik ez du egin behar izan Hondarribiko bandera irabazi eta Liga ziurtatzeko.

Bigarren denborarik onena (15 segundora) Arraun Lagunak taldeko neskek egin dute; hirugarrena (18 segundora), Donostiarrak taldeak egin du, eta laugarrena (48 segundora), etxeko traineruak, Hondarribiak. Orain arte, Oriok hamar bandera irabazi ditu, eta Arraun Lagunakek, bat.