Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Galizian

Santurtzik irabazi du Espainiako Txapelketa

eitb.eus

Bizkaitarrak jaun eta jabe izan dira. Bigarren postua Zierbenaretntzat izan da, 8 segundora, Donostiarra hirugarren, 19 segundora eta Ares laugarren, 47ra.

1:02
Santurtziko arraunlariak, garaipena ospatzen

Santurtzi da Espainiako traineru txapeldun berria, Galizian Zierbena, Donostiarra eta Ares mendean hartu ostean. 34 urte pasa dira santurtziarrak azkenengoz Espainiako txapelketa irabazi zutenetik.

Santurtzik bigarren luzean hautsi du estropada, Zierbena iazko irabazlea atzean utzi du, eta hortik aurrera aldeari eustea izan da bere helburua.

Azkenik, egoera ez da aldatu eta bizkaitarrrek egin dute denborarik onena helmuga, 19 minutu eta 36 segundos. Bigarren Zierbena izan da, zortzi segundora, Donostiarra hirugarren, 19 segundora, eta Ares laugarren, 47 segundora.