Arrauna
Gizonezkoen Mailan
Hondarribia, nagusi Euskadiko Txapelketan
Erredakzioa
Hondarribia da 2019ko Euskadiko Txapelduna, etxean egin den estropada irabazita. Zierbena izan da bigarren, eta Santurtzi hirugarren.
-
Hondarribiako arraunlariak, garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB
Hondarribia da 2019ko Euskadiko Txapelduna, Hondarribiako bertako uretan egin en Euskadiko Txapelketa irabazita. Etxeko uretan nagusi izan dira, eta garaipenak ez die ihes egin.
Traineru gipuzkoarrak 20'15"eko denbora egin du, bigarren txanda irabazi eta lehen txandako denbora onena egin eta txapelketan bigarren izan den Zierbenaren marka (20'20") lau segundotan hobetuta. Hirugarren postuan amaitu du Santurtzik (20'23"), irabazlearekiko zotzi segundora.
Ondarroak estropada bikaina egin, eta laugarren postua eskuratu du. Bermeo izan da bosgarren, Donostiarra seigarren, Orio zazpigarren eta Zarautz zortzigarren.
Gizonezkoen mailako 2019ko Euskadiko Txapelketako sailkapenak:
1. Hondarribia (20'15")
2. Zierbena (20'20")
3. Santurtzi (20'23")
4. Ondarroa (20'29")
5. Bermeo (20'34")
6. Donostiarra (20'35")
7. Orio (20'44")
8. Zarautz (21'35")