Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Emakumezkoen Maila

Orio, Euskadiko txapeldun

Erredakzioa

Orioko emakumeak nagusitu dira Euskadiko Txapelketan. Donostia Arraun Lagunak izan da bigarren, eta Hibaika hirugarren.

  • Orio. Argazkia: EiTB

    Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB

Orio da 2019ko Euskadiko txapelduna, emakumezkoen mailan, Hondarribiako uretan nagusi izan ostean. Oriotarrek lehen aldiz lortu dute Euskadiko Txapelketa irabaztea, beraz, garaipen historikoa erdietsi dute.

Oriotarrak bigarren txandan ibili dira, eta, txanda irabazteaz gain (10'56"), lehen txandan denbora onena egin duen Donostia Arraun Lagunaken marka (11'01") hobetu du, bost segundotan. Hirugarren postuan amaitu du Hibaikak, lehen txandan lehiatu eta 11'23"ko erka eginda. Hondarribia laugarren izan da, Hibaikarekiko segundo bakarrera.

Emakumezkoen mailako Euskadiko Txapelketako sailkapena:

1. Orio (10'56)

2. Donostia Arraun Lagunak (11'01)

3. Hibaika (11'23")

4. Hondarribia (11'24")

5. Zumaia (11'36")

6. Kaiku (11'49")

7. Isuntza (11'54")

8. Ondarroa (12'14")