Arrauna
Repsol electricidad Bandera
Orio eta Hondarribia nagusi, Santanderreko uretan
eitb.eus
Oriotarrak jaun eta jabe izan dira Euskotren Ligako lehen jardunaldian. Hondarribiak, berriz, Ligako lehen garaipena lortu du gizonezkoen estropadan, Orioren aurretik.
-
Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.
Orio eta Hondarribia nagusitu dira Santanderreko uretan jokatu den Repol Electricidad y Gas Banderan.¿
Orioko neskak jaun eta jabe izan dira Euskotren Ligako lehen jardunaldian eta denboraldi honetako lehen puntuak lortu dituzte. Lehen metroetatik aurretik jarri dira oriotarrak eta ez dute arazo handirik izan aldeari eusteko. Ziabogan, 11 segundoko aldea izan dute Arraun Lagunakekin, 28 Donostiarrarekin eta Hondarribitarrek ziaboga hori gaizki hartu dute eta minutu erdi baino gehiago galdu dute hor.
Azkenean, Oriok irabazi du Bandera 10:43 denbora eginda. Bigarren postua Arraun Lagunakentzat izan da, 7 segundora, hirugarrena Donostiarrarentzat 28 segundora, laugarren Hondarribia laugarren minutueta 12 segundora.
Hondarribia irabazle, gizonezkoetan
Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldiari dagokionez, Hondarribiak lortu du garaipena, Oriorekin azken metrora arte lehia estua izan ostean. Oriotarrek bigarren postuarekin konformatu behar izan dute, aurreko asteburuko estropada bietan nagusi izan baziren ere.
Joseba Amunarrizen arraunlariek lehen postuan egin dute estropada osoa. Hiru ziabogak aurkarien aurretik egin dituzte. Orio, Zierbena eta Donostiarra joan dira, orden honetan, gipuzkoarren atzetik.
Horrela, ohorezko txandako garaipena Hondarribiak eraman du 19:16ko denbora eginda. Bigarren Orio izan da 2 segundora, hirugarren Zierbena 8 segundora eta laugarren Donostiarra 21 segundora.
Banderako sailkapenean, Santurtzik egin du laugarren denborarik onena, bigarren txandan aise gailenduta. Lehen txandan, berriz, Cabo izan da azkarrena, Astilleroren, Lekittarraren eta San Pedroren aurretik.