Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Oriok Bilboko Bandera irabazita ekin dio denboraldiari

A.B.

Oriotarrak nagusitu dira Eusko Lanel Ligako lehen estropadan. Bigarren txandan lehiatu arren, Santurtzi izan da bigarren estropadan, ohorezko txandakoZierbena, Hondarribia eta Urdaibai gaindituta.

1:24
Orio. Argazkia: EFE

Oriok irabazi du Bilboko Bandera, 2019ko Eusko Label Ligako lehen estropadan nagusituta. Oriok 19'31"ko denbora ezarri du, eta inor ez da marka hori gainditzeko gai izan. Erakustaldia eman dute gipuzkoarrek Bilbon, ohorezko txandan.

Bigarren txandan aritu den Santurtzik ezustekoa eman du, estropada bigarren postuan amaituta. Soterak 19'43"ko denbora egin du, eta ia segundo bat atera die hirugarren izan den Zierbenari (19'44"), eta laugarren amaitu duen Hondarribiari (19'44"). Zierbenak (19:44.68) 20 zentesima atera dizkio Hondarribiari (19:44.88).

Iazko txapelduna den Urdaibai bosgarren izan da, 19'45"eko marka eginda. Bermeokoak ohorezko txandan aritu diren arren, ezin izan du bigarren txandan ibili den Santurtziren marka hobetu, ezta txanda berean lehiatu diren Zierbenaren eta Hondarribiaren markak ere.

Bigarren txanda

Santurtzi izan da nagusi bigarren txandan, 19'43"ko denbora eginda, eta 11 segundo atera dizkio txanda honetan bigarren izan den Donostiarrari (19'54"). Ondoren, Ondarroak 20'03"ko marka ezarri du, eta Cabok 20'14" behar izan du estropada bukatzeko. Galiziarrek ez dute gainditu lehen txandan Kaikuk egin duen denbora (20'10"), baina atzetik utzi ditu Lekittarra, San Pedro eta Astillero.

Lehen txanda

Lehen txandan, Kaiku izan da nagusi 20'10"eko denborarekin, bigarren izan den Lekittarrari (20'22") 12 segundo aterata. Txanda honetako hirugarrena, San Pedro izan da (20'23"), Lekittarrak zentesima batzuk bakarrik atera dizkiolarik, eta Astillerok egin du denbora kaskarrena (20'33").