Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

17 estropada

KAE 1 Liga San Juanen hasiko da bi estropadekin, ekainaren 15ean eta 16an

Agentziak | Erredakzioa

Guztira hamabi traineruk hartuko dute parte helburu bakar batekin, Eusko Label Ligara igotzea. KAE 2 Ligan hamaika talde izango dira aurten.

  • San Juaneko ontzia

    San Juaneko ontzia

KAE 1 Ligak, traineruen bigarren mailak, 17 estropada izango ditu aurten eta lehenengo biak ekainaren 15ean eta 16ean jokatuko dira, biak San Juanen. Azken estropada Bilboko Bandera izango da abuztuaren 25ean Nerbioi ibaian.

Guztira 12 ontzi lehiatuko dira KAE 1 Liga horretan: Arkote, DeustoGetaria, Lapurdi, Donostiarra B, San Juan, Hibaika, Zarautz, Zumaia eta Kantabriako Pedreña, Camargo eta Santoña.

Bestalde, KAE 2 Ligan hamaika talde izango dira aurten, iaz baino bat gutxiago: Bermeo, Elantxobe, Portu-Deusto, Getxo, Portugalete, Castreña, AN Castro, Mutriku, Hondarribia B, Orio B eta San Juan B.

Erandion jokatuko da lehenengo estropada ekainaren 16an eta azkena Colindresen, abuztuaren 24an. Playoffetako estropadak abuztuak izango dira ere, 25ean eta 31an, oraindik lekua erabakitzeke dago.