Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Dopina

'Kontrako emaitza bat aurkitu da' 2018an egindako dopin kontroletan

Agencias | Redacción

Denboraldian zehar 100 kontrolak egin dira eta hauetatik 37 lehiaketan izan dira eta beste 63 lehiaketatik kanpo.

Elkartea sortu zen unetik egiten ari den bezala, 2018an ere ACTk dopinaren aurkako plangintza garatu du bere arraun lehiaketan.

Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan parte hartu duten kirolariei debekatutako sustantziak, edo kirolean debekatuta dauden metodoak antzemateko kontrolak egin dira. Dopinaren aurkako borrokan nabarmentzeko modukoa izan da ACTk, Elkarteko kide diren klubetako kideei egindako kontrolez gain, Eusko Label Ligan lehiatu nahi eta igoera play-offean parte hartu nahi zuten ARC eta LGT ligatako kirolariei ere egin dizkiela kontrolak.

Aurtengoan, dopinaren aurkako 100 kontrolak egin dira. 37 lehiaketan eta 63 lehiaketatik kanpo, hauetatik, 48 espezifikoak izan ziren eritropoyesi-a aurkitzeko. Kontrolak egiten dituen homologatutako laborategiak eta AEPSADek eskura dituen baliabide eta teknikekin, aztertutako laginetan, kontrako emaitza bat aurkitu da. Kontrol honetan, play-offera joateko hautagaietako klub bateko arraunlari bateri egindakoa, S1-2 taldeko (beste eragile anabolizatzaile) sustantzia bat aurkitu da. Diziplinako batzordeari bidali zaio txostena eta hurrengo asteetan prozeduraren garapenari buruzko informazio gehiago zabalduko da.

Bestalde, iaz bezala, eta dopinaren aurkako programaz barne, aurten Elkartetik hainbat ekintzak sustatu dira. Hain zuzen ere, klubentzako jardunaldi hezigarriak antolatu dira. Dopinaren gaiak kirolean egun daukan garrantzia aintzat hartuta, ACT Elkartearen nahia da, dituen baliabideekin, bere lehiaketaren baitan dopinaren aurkako programa garatzea hurrengo denboraldietan.