Arrauna
EuskoTren eta Eusko Label liga
Donostiarra eta Lekittarra izan dira onenak Portugaleteko play-offetako uretan
ERREDAKZIOA | EITB
Astillerok ere lortu du mailaz igotzeko txartela, Portugaleteko uretan galiziarrei gailenduta. San Juanek, ordea, Eusko Label Ligan arraun egiteari utziko dio.
-
Lekittarra mailaz igotzeko txartela ospatzen. Argazkia: EITB
Igande honetan Portugaleten jokatu den Eusko Label Ligako play-offetan Lekittarra traineru bizkaitarra eta Astillero kantabriarra izan dira azkarrenak eta datorren denboraldian, ACT mailan aritzeko txartela erdietsi dute; arrauneko mailarik gorenean, alegia.
Lekeitioko traineruak, nagusitasunez irabazi zuen larunbat honetan Bermeon jokatu zen play-offetako estropada eta erabakita utzi du igande honetan ere Eusko Label Ligarako igoera, jardunaldko bigarren denborarik onena eginez.
"San José XV" trainerua, bestalde, larunbat honetan egindako denboragatik lortutako laugarren postutik gora egitea lortu du eta Samertolameu traineruakin puntuei dagokionez berdinketa gauzatu ostean, estropada irabaztearekin batera, traineru galiziarri 44 ehuneneko aldearekin irabaztea lortu du.
Aresek inolako aukerarik gabe bukatu du estropada, laugarren postua eskuratu baitu, eta tamalez, txanponaren beste aurpegia, San Juanek ezagutu du, mailaz jaitsiko baita, eta ondorioz, datorren denboraldian ARC 1 Ligan arituko da.
Euskotren Liga
Euskotren Ligako play-offari dagokionez, bi ziren maila igoera jokoan zuten traineruak: Donostiarra eta Hondarribia. Biak ala biak maila ederra eskaini dute, baina aurreikuspenekin bat, Donostiarra izan da azkenean garaile, eta ondorioz, datorren denboraldian Hondarribiak ez da lehen mailan arituko.
Bestalde, @HondarribiaAE-k maila galdu du, eta datorren denboraldian ez da @euskotrenEJGV Ligan ariko. Ziur laster itzuliko zaretela, gero arte Ama Guadalupekoa! #EuskoLabelLiga #LigaEuskotren pic.twitter.com/LVya3D1SYC
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 16 de septiembre de 2018
Eta jada badakigu zein bi talde ariko diren datorren denboraldian Zorionak @lekittarra! ¡Felicidades @Sdr_Astillero! #EuskoLabelLiga pic.twitter.com/4a4smRxXQu
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 16 de septiembre de 2018
Emaitza hauekin, @sanjuan_koxtape-k maila galdu du, eta datorren denboraldian ez da ariko #EuskoLabelLiga-n. Laster arte pic.twitter.com/PRvTYuBfXB
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 16 de septiembre de 2018