Arrauna
Bermeon
Abantaila Lekittarra eta Samertolameu traineruentzat TKE mailako playoffean
Erredakzioa
Emakumezkoen preomozio playoffean Donostiarra nagusitu da Hondarribiari zazpi segundo aterata.
Lekittarra eta Samertolameu taldeek abantaila hartu dute TKEko playoffean, lehen jardunaldian marka onenak eginda. Meira (Samertolameu) izan da bigarren, 19 segundora. Ares izan da hirugarren, Astillero laugarren eta San Juan, bosgarren.
Emakumezkoen mailako promozioan, ETE Ligako txapelduna den Donostiarra nagusitu da, Euskotren Ligako azken sailkatua izan den Hondarribiari zazpi segundoko abantaila aterata.
Bai emakumezkoen zein gizonekoen playoffak, igandean erabakiko dira Portugaleten.
TKEko playoffeko lehen jardunaldia:
.1. Lekittarra 21.05:40 5 puntu
.2. Samertolameu 21.24:24 4 puntu
.3. Ares 21.25:16 3 puntu
.4. Astillero 21.31:30 2 puntu
.5. San Juan 21.45:46 puntu 1
Euskotren Ligako playoffeko lehen jardunaldia:
.1. Donostiarra 11.53:78
.2. Hondarribia 12.01:58