Arrauna
Euskotren Liga
San Juaneko batelerak, ligako txapeldun
eitb.eus
Pasaitarrek Mapfre Bandera irabazi dute Hondarribiako uretan eta matematikoki ziurtatu dute Euskotren Liga irabaztea. Orio bigarren izan da, Donostia Arraun hirugarren eta Hondarribia laugarren.
San Juanek matematikoki ziurtatu du Euskotren Liga irabaztea, Hondarribiako uretan Mapfre Bandera irabazita. Batelerak jaun eta jabe izan dira eta aurkariek ez dute aukerarik izan garaipena lortzeko.
Gaurkoan ez da ezusterim izan. Larunbatean Donostia Arraunek lortu zuen garaipena, Orio eta San Juanen aurretik, aurreikuspen guztiak hautsiz, baina Hondarribian pasaitarrek ligako indartsuenak izaten jarraitzen dutela erakutsi dute. Hiru segundoko aldea atera diote Oriori, 12 segundokoa Donostia Arrauni eta 28koa Hondarribiari.
Batelerak aurretik izan dira estropada hasieratik, eta garaipenak ez die ihes egin. Orio atzean eta gertu izan dute, baina arrosek ondo egin diote aurre traineru horiaren presioari.
Horrela, eta datorren asteburuko Zarauzko estropada bikoitzaren faltan, San Juanek liga irabaztea ziurtatu du. Bosgarren aldiz jarraian izango dira ligako txapeldunak.
¿¿¿¿¿ Garaipena Batelerentzat! Horrek gauza bakarra esan nahi du, arroxek bostgarren urtez jarraian irabazi dute Liga @euskotrenEJGV, historia euren koloreekin tindatuz. Zorionak @sanjuan_koxtape #LigaEuskotren#EuskoLabelLiga pic.twitter.com/7dlZL8DlfI
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 12 de agosto de 2018