Arrauna
Euskotren eta Eusko Label Liga
Oriok ezustekoa eman du bere banderan, eta San Juanek geldiezin jarraitzen du
eitb.eus
Jon Salsamendiren mutilak 18 ehuneneko aldearekin gailendu dira eta Zierbenak bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Euskotren Ligan, San Juanek beste garaipen bat lortu du.
Oriok garaipen ederra eta ikusgarria lortu du Eusko Label Ligan, aurtengo edizioan lortzen duen lehenengoa. Urdaibai liderra hirugarren izan da, baina, hala ere, sendo jarraitzen du sailkapeneko lehen postuan.
Ohorezko txandako lau ontziek erakustaldi ikusgarria amen dute, batez ere azken luzean, eta Oriok eta Zierbenak bereziki.
Jon Salsamendiren mutilek duela gutxi egin zuten jauzia onenen txandara, baina gaur beste zerbait nahi zuten, askoz gehiago etxean egonda.
Galipoak ere aspaldi dabiltza bandera bila. Zeresanik ez, Urdaibai eta Hondarribia ere kinieletan zeuden.
Hala, azken maniobrara lau segundoan heldu dira laurak. Hortik aurrera hondarribiarrek amore eman dute, Urdaibai nahi eta ezinean ibili da, orain bai, gero ez, eta benetako borroka, bikaina eta estua, Zierbena eta Orioren artekoa izan da.
Bazirudien Bizkaia aldera joango zela trapua, baina azken kolpean Gorka Aranberrik kendu dio Borja Gomezi helduta zeukan saria.
Cabo izan da laugarren, lehen txandan lan ona egin ondoren eta San Juan gero eta beherago dago.
Euskotren Liga
Euskotren Ligako estropada oso ezberdina izan da. Batelerek ez dute ustekaberako zirrikiturik utzi eta gaur ere bandera astindu dute.
Etxean egoteak ematen duen indarra ez da nahikoa izan Orioko traineruarentzat. Egia da talde pasaiatarra estutu egin dutela, baina harentzat izan da garaipena hiru segundo gutxiagorekin.
Eta azkenean, @OrioKanpina Bandera Batelerentzat izan da. Zorionak @sanjuan_koxtape! #EuskoLabelLiga #LigaEuskotren pic.twitter.com/wi2uH8848N
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 22 de julio de 2018
Hauek izan dira Orioko XXVIII. Estropadak – VI @OrioKanpina Nesken Banderako denbora ofizialak! #EuskoLabelLiga #LigaEuskotren pic.twitter.com/eou8xvkqDI
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 22 de julio de 2018
VI.@OrioKanpina Bandera etxean geratzen da. Azkenean San Nikolas sartu da 0.18 segundotara! Zorionak @CRO_OrioAE! #EuskoLabelLiga pic.twitter.com/2qk3qJnVl6
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 22 de julio de 2018