Arrauna
Eusko Label eta Euskotren Liga
Urdaibaik eta San Juanek asteburua biribildu dute
Agentziak | Erredakzioa
Bi traineruak jaun eta jabe izan dira berririo ere, oraingoan Castroko uretan, eta aise gailendu dira Caixabank Banderan. Biak lider dira Eusko Label eta Euskotren ligetako sailkapenetan.
Urdaibaik aurreikuspenak bete ditu eta garaipen argia lortu du Castro Urdialesen jokatutako VI. Caixabank Banderan. Bermeotarrak sendo jarraitzen dute Eusko Label Ligako sailkapenean.
Ohorezko txandan, Urdaibai, Zierbena, Orio eta Hondarribia aritu dira, eta hasierako paladak parean eman dituzte. Hala ere, lehen ziabogaren ostean bizkaitarrak aurretik jarri dira.
Estropadak aurrera egin ahala, Bou Bizkaiak alde handiagoa zabaldu du, nahikoa asteburuko bigarren garaipena lortzeko, larunbatean Donostiako uretan gailendu ostean. Denboraldiko bosgarren bandera irabazi dute bizkaitarrek eta sailkapenean 8 puntuko aldea dute orain Hondarribiarekin.
Aurretik, bigarren txandan Santurtzi gailendu da eta lehenengoan, berriz, Kaiku.
San Juan nagusi, Euskotren Ligako estropadan
Bestalde, Euskotren Ligaren barruan, III. Caixabank Bandera jokatu da eta oraingoan ere San Juanek lortu du garaipena. Orain arte jokatutako sei estropadak irabazi dituzte pasaiatarrek.
"Batelerak" estropada buruan joan dira hasieratik, baina Orio gertu izan dute denbora askoan.
Azken metroetan bi traineruek lehia estua izan dute baina San Juanek bere indarra erakutsi du Caixabank Bandera etxera eramateko.
Garaipena Bou Bizkaiarentzat! VI @caixabank Banderan nagusi bizkaitarrak! Zorionak @Urdaibai_Arraun #EuskoLabelLiga pic.twitter.com/4TNG2gwFMz
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 15 de julio de 2018
Bandera @sanjuan_koxtape-ko batelerarentzat! Eurentzak da Nesken @caixabank Bandera! Zorionak batelerak! #EuskoLabelLiga pic.twitter.com/T4vUXWIgkw
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 15 de julio de 2018