Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Bilboko Bandera

Urdaibaik irabazi du Ligako lehen estropada

eitb.eus

Hondarribia bigarren izan da, bi segundora. Santurtzi eta Donostiarra igo berriek sekulako estropada egin dute, hirugarren eta bosgarren postua lortuta.

1:24

Urdaibai Ligako egungo txapeldunak irabazi du Bilbo Hiriko IX. Bandera, 2018ko Eusko Label Ligako lehen estropada. Lehia erlojuaren kontrako saioa izan da.

'Bou Bizkaia' ontziak 19 minutu, 34 segundo eta 54 ehuneneko denbora egin du, Hondarribia aurkari nagusiak baino bi segundo gutxiago. Hirugarren denborarik onena Santurtzi igo berriak egin du, bizkaitarrek gipuzkoarrek baino 32 ehunen gehiago egin dituzte bakarrik.

Sotera eta Donostiarra beste igo berriek estropada bikaina egin dute eta ezustekoa eman dute Eusko Label Ligako lehen jardunaldi honetan.

Donostiarrak bosgarren egin dute sailkapen nagusian Zierbenaren atzetik. Zierbenakoek ohorezko txanda guztietan egoteko taldea dute aurten ere.

Maila eman ez dutenak

Seigarren postua Oriorentzat izan da, eta zazpigarrena, Caborentzat. Nabarmentzekoa da lehen zazpi traineruak 11 segundoren tartean amaitu dutela estropada.

Tiran eta Kaiku, berriz, makal aritu dira. Biek tripulazioak berritu dituzte aurten, gazteei aukera emateko, baina badirudi kategoriari eusteko lanak izango dituztela.