Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Hibaikak eman du lehen kolpea

eitb.eus

Errenteriarrek denborarik onena egin dute Kontxako lehen jardunaldian eta bi segundoko aldea dute San Juan Euskotren Ligako txapeldun eta aurkari nagusiarekin. Orio 10 segundora da.

1:15

Hibaikak Kontxako Banderaren 10. edizioa irabazteko lehen urratsa eman du, lehen jardunaldian denborarik onena eginda. Bigarren jardunaldiari begira, errenteriarrek bi segundoko aldea dute San Juanekin eta 10 Oriorekin.

Hibaika lehen txandan aritu da, lehen kaletik, eta ez du oztopo handirik izan garaipena lortzeko. Donostiarra bigarrenetik aritu da, Mecos hirugarrenetik eta Orio laugarrenetik. Hain zuzen, oriotarrak izan dira bigarren lehen txanda honetan, 10 segundo gehiago eginda. Mecos galiziarra hirugarren izan da 21 segundora, eta Donostiarra laugarren, minutu erdira.

Bigarren txandari dagokionez, San Juan jaun eta jabe izan da. 17 segundo atera dizkio Arraun Lagunaki, 23 Deusturi eta 35 Hernaniri, baina batelerek ezin izan dute Hibaikaren denbora hobetu. Bi segundo eta 66 ehunen gehiago egin dituzte.

Ondorioz, Hibaika eta San Juanen arteko lehia estua izango da bigarren jardunaldian, Kontxako Bandera irabazteko.

neskak sailkapena