Arrauna
Igandean
Kontxako Bandera: 8.000 bat zaleen babesa izango du Kaikuk
Erredakzioa
Sestaokoen aurkari nagusi Bermeoko Urdaibai da (euren artean ia bi segundoko aldea dago). Bandera, beraz, Bizkaiko traineru batentzat izango da seguruenik.
Kaikuko ''Bizkaitarra'' da aurtengo Kontxako Bandera irabazteko faborito nagusia eta zaleen erantzuna bikaina izango da. 8.000 zale inguru Donostira abiatuko dira igandean, taldeak jakinarazi duenaren arabera.
Sestaokoen aurkari nagusi Bermeoko Urdaibai da. Euren artean ia bi segundoko aldea dago. Bandera, beraz, Bizkaiko traineru batentzat izango da seguruenik. San Juan eta Orio hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren aurreneko estropadan.