Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Orio nagusitu da Santanderren, Urdaibairi esprint ikusgarria irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarrek denboraldiko hirugarren bandera irabazi dute, bizkaitarren, Hondarribiaren eta Kaikuren aurretik. Euskotre Ligako estropadan, San Juanek lortu du garaipena.

  • Orio. Argazkia: Efe.

    Orio. Argazkia: Efe.

Oriok hirugarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, Caixabank Bandera irabazita. Estropada lehen aldiz jokatu da Santanderren, Sardineroko hondartzaren eta Magdalenako Jauregiaren aurrean. Lehia estua izan dute gipuzkoarrek Urdaibairekin eta garailea azken metroetan erabaki da.

Ohorezko txandan, Oriok aurrea hartu die Urdaibairi, Hondarribiari eta Kaikuri lehen ziabogan.

Bermeotarrak, Eusko Label Ligako liderrak, San Nikolas ontzia harrapatzen saiatu dira, baina hirugarren luzearen hasieran Oriotarrek hiru segundoko aldea izan dute.

Azken 700 metroetan, Urdaibaiko Bou Bizkaiak Orio harrapatu du eta bi ontziak parean aritu dira azken metroetan. Gipuzkoarrek olatu bat harrapatu dute azken metroetan eta eurek eraman dute garaipena, gutxigatik.

Bigarren txandan, San Juanek egin du denborarik onena, eta lehenengoan, berriz, Cabok.

San Juan nagusi, Euskotren Ligako estropadan

Euskotren Ligari dagokionez, San Juanek irabazi du II. Caixabank Bandera. Bigarren garaipena jarraian lortu dute San Juaneko batelerak, eta lider dira orain Ligako sailkapenean.

Bigarren Hibaika izan da 7 segundora, hirugarren Orio 10era, eta laugarren Arraun Lagunak 19ra.