Arrauna
San Miguel Liga
Hondarribia garaile, Zumaian
eitb.eus
Ama Guadalupekoak lau segundo atera dizkio Urdaibairi eta lider jarraitzen du San Miguel Ligan. Euskotren Ligan, berriz, San Juanek eraman du garaipena.
Hondarribak denboraldiko zortzigarren bandera irabazi du, San Miguel Ligako 11. jardunaldian.
Estropada hasi bezain laster Kaiku eta Tiran atzean geratu dira eta hortxe hasi da Hondarrbiaren eta Urdaibairen arteko lehia.
Bigarren ziabogan lau segundoko aldea atera dio Hondarribiak Urdaibairi eta hirugarrenean bakarrekoa zen abantaila.
Azken luzean ordea, Orbañanosen taldeak ondo eutsi dio arraunkadari eta beste hiru segundo handitu du aldea.
Ia 19 segundora heldu dira Kaikukoak, eta ia minutu bat atera dio garaileak Galiziako Tirani. Alde esanguratsua. Galiziarrak zazpigarren izan dira Orioren atzetik.
Euskotren Liga
Nesketan, San Juanek kontuan izan du larunbatean gertatutakoa eta gaur ez dio ihes egin garaipenak.
Beste askotan bezala, estua eta itxia izan da Hibaikarekin izan duen lehia.
Ziabogan aldea lau segundokoa izan da eta helmugan lau atera dizkiote pasaitarrek aurkari nagusiari.
Urrats handia egin dute batelerek, bi estropada baino ez baitira geratzen Euskotren amaitzeko. Hurrengoa, hamabost egun barru izango da Zarautzen.
Tiempos tanda de honor:@HondarribiaAE 19'58"06@UrdaibaiArraun 20'02"06@Kaiku_Remo 20'16"44
— Liga San Miguel (@actraineras) 31 de julio de 2016
Tirán Pereira 20'49"62#LigaSanMiguel