Arrauna
San Miguel
Hondarribiak eta Urdaibaik, lidergoa jokoan Pasaian eta Zumaian
eitb.eus
Gipuzkoako bi herriek San Miguel Ligako hamar eta hamaikagarren jardunaldiak hartuko dituzte, bi traineruak bi puntuko aldearekin daudela, eta Eusko Tren Ligako beste bi jardunaldi.
-
Hondarribia / EITB.
Hondarribia da San Miguel Ligako liderra, baina bi puntuko aldea baino ez du Urdaibairekin. Asteburu honetan jokatuko diren bi banderetan, Pasaian eta Zumaian, bi traineruak lidergoaren borrokan arituko dira.
Larunbatean Gipuzkoako Aldundia Bandera izango da Pasaian, 18:00etatik aurrera. Igandean eguerdian, XXXI. Zumaiako Ikurrina izango da. Biak emango dituzte zuzenean ETB-1ek eta eitb.eus-ek.
Hondarribia izan da lehen hilabeteko nagusia, zazpietatik sei irabazita. Baina azken asteburuan Urdaibairen bertsiorik onena izan du aurrean. Azken biak irabazi dituzte Bermeokoek. Hala ere, Hondarribiak lortu zuen Euskadiko txapela. Beste bandera San Juanentzat izan zen.
Bi puntuko aldea dago bien artean San Miguel Ligako sailkapenean. Beraz, Urdaibaik asteburua lider bukatzeko aukera du.
Hala ere, 'Ama Guadalupekoa' faboritoa da Pasaiako badiako barne-uretan. Olaturik ez egotea traineru teknikoen alde doa.
Urdaibaiz gain, San Juan, etxean, eta Kaiku, hiru bigarren posturekin, kontuan izatekoak dira.
Igandean, lehen mailara igo berri den Zumaiako 'Telmo Deun'ek, sailkapeneko azkenak, San Miguel Ligan etxean arraun egiteko aukera izango du.
Eusko Tren Ligan, San Juanek lidergoa sendotu nahi du, larunbatean etxean, Pasaian, eta igandean Zumaian. Hibaika lau puntura du.
lau puntura du.lau puntura du.