Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Lekeition

Hondarribia, Euskadiko txapeldun hamar urteren ostean

M.D. | eitb.eus

'Ama Guadalupekoa'k estropada bikaina egin du. Urdaibai emozioa jarri du amaiera estuan. Emakumezkoetan, San Juan Euskadiko Txapelketan ere nagusi.

1:18

Hondarribiak irabazi du Euskadiko Traineruen Txapelketa. 'Ama Guadalupekoak'k denborarik onena egin du Lekeitioko uretan, irteera ustelaren ondorioz aurkariek jasotako hiru segunduko zigorra ahaztuta ere.

Bigarren txandako hasiera, izan ere, ezin izan da txarragoa izan. Kaiku epaileek adierazi baino lehen irten da, eta Oriok eta Urdaibaik jarraitu egin dute. Hiru traineruek 3 segundoko zigorra jaso dute epaileengandik.

Edozein kasutan, Hondarribia estropada ona eginda nagusitu zaie gainontzekoei. Amaieran, Bermeok emozioa jarri du, 'Ama Guadalupekoa'ren denbora berdinduta bukaera estu batean. Hamar urteren ostean, gipuzkoarrek laugarren Euskadiko txapelketa eskuratu dute.

Emakumezkoetan, San Juan nagusi izan da berriz ere. Soilik Hibaikak izan ditu 'Batelerak' gertu. Bien arteko lehia estua izan da, baina azken txanpan, ia bi segundura geratu da Hibaika.


GIZONEZKOEN SAILKAPENA

1. Hondarribia 19:15

2. Bermeo +3.60

3. Kaiku +19.44

4. Zierbena +24.32

5. Orio +30.48

6. San Juan +40.65

7. Lekittarra +1:05.27

8. Getaria +1:09.77

 

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA

1. San Juan 10:25

2. Hibaika +1983

3. Orio +10.09

4. Deustu +47.99