Arrauna
San Miguel Liga
Urdaibaik erakustaldia eman du Boiron
eitb.eus
Bou Bizkaiak Galizian jokatutako bi estropadak irabazi dituzte, eta bi puntura dute orain Hondarribia Ligako liderra.
Urdaibai jaun eta jabe izan da Galiziako urtean jokatutako bi banderetan. Bizkaitarrak garaile atera dira Moañan eta Boiron, eta Hondarribiak sailkapen nagusian zuen aldea murriztea lortu dute.
Sei puntuko abantaila zuen Hondarribiak Urdaibairekiko Galiziara joan aurretik. Bi jardunaldiak igarota, Bou Bizkaiak lau puntu jan dizkio liderrari eta bira jarri da sailkapen nagusian. 101 puntu Ama Guadalupekoak, 99 bermeotarrek.
Baleko asteburua Jon Salsamendiren taldearentzat, denboraldiko lehen bi banderak eskuratzeaz gainera, hortzak erakutsi eta sekulako kolpea eman baitu aurtengo ligan.
Ohorezko txandako haize ufada gogorrenak izan dira eta beste bi ontziek, Kaikuk eta Tiranek, zazpigarren eta zortzigarren tokiekin konformatu behar izan dute.
Korta eta Lakarenek sailkapeneko hirugarren tokiari eusten diote, Tiranen eta Orioren arteko borrokak hor segitzen du eta, orain, Aizperrorenak daude laugarren tokian, galiziarrekiko puntu bakarreko abantaila dutela.
Lehen eta bigarren txandak
Bigarren txandan, Astillero Oriori nagusitu zaio azken paladetan eta, horri eskerrak, kantabriarrek laugarren tokia eskuratu dute. Orio seigarrena izan da, Zierbenak 9garren egin du eta Libia ontziak 10garren tokian bukatu du.
Antzeko zerbait gertatu da lehen txandan. San Juan aurretik joan da estropada osoan zehar baina, Cabok, azken metroetan irabazi dio, etxeko estropadan hirugarren bukatuz.
¡Estos son los tiempos de la novena regata de la #LigaSanMiguel! pic.twitter.com/oakKiRSbcn
— Liga San Miguel (@actraineras) 24 de julio de 2016