Arrauna
San Miguel Liga
Urdaibaik irabazi du Moañako Bandera
eitb.eus
Bizkaitarrek denboraldiko lehen garaipena erdietsi dute San Miguel Ligan.
-
Urdaibaiko arraunlariak, Moañako Banderarekin. Argazkia: Efe.
Urdaibai izan da azkarrena Moañako Banderan, San Miguel Ligako zortzigarren jardunaldian. Kaiku bigarren izan da, Tiran hirugarren eta Hondarribia laugarren.
Ez da gipuzkoarrek aurreikusitako eguna izan. Ligako liderrek hiru puntu galdu dituzte sailkapen nagusiari begira, eta Urdaibai orain hurbilago dute. 90 puntu dituzte Orbañanosen gizonek eta 87 Salsamendirenek.
Bou Bizkaia estropadaren buruan jarri da hasieratik, baina ez du aparteko alderik zabaldu hirugarren luzera iritsi diren arte. 20 minutu eta 12 segundoko denbora egin dute Bermeokoek ohorezko txandan.
Bigarren Kaiku sartu da, lehen kaleko baldintzei etekina aterata.
Hondarribia, laugarren
Hondarribia Kaikurengandik 16 segundora sartu da, Urdaibairen eta Orioren atzetik, irabazleak baino 27 segundo gehiago eginda. Estropadako sailkapen nagusian, baina, Tiran hirugarren izan da, bigarren txandan egindako denborari esker.
Gauzak horrela, Hondarribia laugarren izan da eta Orio Zierbena bosgarren, Astillero seigarren eta Orio zazpigarren.
Igandean, San Miguel Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatuko dute, Boiron.
¡Victoria para Urdaibai Avia! Zorionak 'Bou Bizkaia!!!! #LigaSanMiguel pic.twitter.com/Jvs4z7ZKPG
— Liga San Miguel (@actraineras) 23 de julio de 2016