Arrauna
San Miguel Liga
Hondarribiak denboraldiko seigarrena irabazi du Getxon
Agentziak | Erredakzioa
Euskotren Ligako laugarren jardunaldian, San Juan izan da nagusi.
Hondarribia gailendu da getxoko Ikurriñan eta denboraldiko seigarren garaipena lortu dute gipuzkoarrek San Miguel Ligako zazpigarren jardunaldian.
Mikel Orbañanosek entrenatutako taldea hasieratik izan da estropadaren buruan eta 9 segundo atera dizkio Urdaibairi, eta 13 Tiraneko galiziarrei. Tiranek ezustean lortu du hirugarren postua.
Datorren asteburuan, San Miguel Ligako bi estropadak, Moañakoa eta Boirokoa, Galizia aldean jokatuko dira.
Euskotren Liga
Aurretik, Euskotren Ligako laugarren jardunaldia jokatu da Abrako uretan.
Oraingoan ere, aurrekoetan bezala, San Juan gailendu da. Bost segundo atera dizkie Hibaikari eta Oriori, eta 30 Cabori.
Resultados de la @GetxoKirolak Estropaden XXXVIII. Ikurriña, séptima jornada de la #LigaSanMiguel pic.twitter.com/JMY3E30pJm
— Liga San Miguel (@actraineras) 17 de julio de 2016