Arrauna
Orioko Bandera
Hondarribiak hirugarrena eskuratu du, Orion
M.D. | eitb.eus
Gipuzkoarrak San Miguel Ligako lehenengo postuan sendotu dira. San Juanek Eusko Tren Ligako lehenengo bandera irabazi du.
-
Hondarribia, Orioko Banderarekin / EITB.
Hondarribiak Orioko Bandera irabazi du, denboraldiko hirugarrena. 'Ama Guadalupekoa'k lautik hiru irabazi ditu San Miguel Ligan, hirurak erlojuaren kontra. Gipuzkoarrek 19' 30''-ko denbora egin dute.
Gipuzkoako traineruak bi puntuko aldea du orain Urdaibairekin, berdinketa apurtuta. Bermeo hirugarrena izan da jardunaldi honetan, 7 segundo atzetik. Bigarren tokia Kaikuk eskuratu du, borroka estuaren ostean, 4 segundoko aldearekin.
Orioko trainerua, etxan arraunean, laugarren postuan geratu da, 17 segundora. San Juan, denboraldiko beste banderaren irabazlea, bosgarrena izan da, eta laugarren postuan dago sailkapen orokorrean.
EuskoTren Ligako lehenengo jardunaldian, San Juanek, txartela eskuan duela, irabazi du Orioko Bandera. Hibaika, Orio eta Cabo izan dira hurrengoak, eta puntuak eskuratu dituzte, igandeko Donostiako estropadan aldearekin irtetzeko. Hiru txartel daude jokoan, Batelerekin batera sartzeko EuskoTren Ligan.
Resultado de la Orioko XXVI. Estropadak - IV. @OrioKanpina Bandera #LigaSanMiguel pic.twitter.com/yb3fXgKlcV
— Liga San Miguel (@actraineras) 9 de julio de 2016
Tiempos de la IV @OrioKanpina Bandera, correspondiente a la primera jornada de la #LigaEuskotren pic.twitter.com/IVdMwny7QH
— Liga San Miguel (@actraineras) 9 de julio de 2016