Arrauna
San Miguel Liga
Sevillan jokatuko da IV. Euskadi Basque Country Bandera
eitb.eus
Ekainaren 19an San Miguel Liga osatzen duten 12 traineruak hartuko ditu Guadalquivir ibaiak.
Andaluziako hiriburua izango da ekainaren 19an IV. Euskadi Basque Country Bandera jokatuko den tokia, eta estropada horrek emango dio hasiera San Miguel Ligaren hamalaugarren edizioari hasiera emango diona.
Horrenbestez, Guadalquivir ibaiko urak izango dira arraunaren lehia nagusienari abiapuntu. 12 traineruk izango dute hitzordua Euskadi Basque Country Banderaren lehian aritzeko. Azken hiru urteetan bandera hori Urdaibaik (2013), Oriok (2014) eta Hondarribiak (2015) lortu dute.
Edizio berri honen berezitasunetako bat estropada egingo den modua izango da. 12 traineruak hiru txandetan banatuko dira; tanda bakoitzak lau partaide izango ditu, baina binakako erlojupekoetan emango diote irteera eta ohikoa den moduan, hiru milia nautiko igaroko dituzte lau luze eta hiru maniobratan.
Hasiera berezi horrek irteerako eta helmugako balizak Trianatik gertu dagoen La Cartujako Pasarelan egokituko dira, kanpoko balizak ordea, La Barquetako zubian kokatuko dira.
Euskadi sustatzea
Estropada hau Traineruen Kluben Elkarteari (ACT) eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren akordioaren bitartez gauzatu da. Traineruen bidez Euskadiko sustapen turistikoa garatzeko du helburu estropada honek eta aurreko urteetan Bartzelonan eta Malagan egin den antzera, ekainaren 19ko astean zehar, hainbat egitarau antolatuko dira Sevilla hirian, egitarau nagusia ekainaren 19an 12.00etatik aurrera jarraitu ahal izango den San Miguel Ligaren hasiera izanik.