Arrauna
Arrauna
TKEk aho batez berrautatu du Pedro Andueza presidente
Agentziak | Erredakzioa
Klubek Oiartzunen egin dute asanblada larunbat honetan, eta Zuzendaritza Batzorde berria zein izango den zehaztu dute.
-
Irudian, 2015eko denboraldiko bandera bat ari da jasotzen klub bat. Argazkia: EiTB.
TKE Traineru Kluben Elkarteak Pedro Andueza aho batez berrautatu du presidente jarraitzeko. Klubek Oiartzunen egin dute, larunbat honetan, asanblada.
TKEk ohar batean jakitera eman duenez, Andueza buru izango duen Zuzendaritza Batzorde berria ondorengo lagunek osatuko dute: Maria Isabel Diago diruzainak, Mario Vidal idazkariak eta Jose Manuel Ortiz batzordekideak.
Asanblada horretan bertan, hainbat lagun berretsi dituzte euren karguetan: Andreu Camps epaile-arbitroa, Esther Queralto Disziplinako epailea, Juanjo Badiola Dopinaren aurkako Erakundeko arduraduna eta Joseba Fernandez Lehiaketa-epailea. Halaber, Eugenio Fernandezek eta Ainhoa Iñiguezek ere jarraituko dute euren karguetan, Batzorde Teknikoan.
Bileran, 2015eko itxiera ekonomikoa ere onartu dute (800.000 eurotan) eta Zumaia onartu ere onartu dute bazkide, Samertolameu Rodman Groupen ordez.