Arrauna
Gaurtik, azaroaren 6ra
Urdaibaiko zuzendari ohiak epaituko dituzte, Bilbon
Agentziak | Erredakzioa
Bermeoko traineruko arraunlarien errendimendua hobetzeko dopin sare bat antolatu izana egotzita epaituko dituzte.
Urdaibaiko 2010eko presidente, mediku, entrenatzaile eta erizaina Bilboko epaitegian jesarriko dira beste sei pertsonekin batera gaurtik datorren azaroaren 6ra arte.
Bermeoko traineruko arraunlarien errendimendua hobetzeko dopin sare bat antolatu izana egotzita epaituko dituzte.
Bi urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorrari aurre egiten diote Osasun Publikoren kontrako delituagatik. Beraz, Josu Zabalondo presidente ohia, Jose Manuel Francisco entrenatzailea, Borja Garay medikua eta Arantza Ormaza ATSa, besteak beste, epaituko dituzte.