Arrauna
Bermeon
Hondarribia, San Miguel Ligako txapeldun
Mikel Dominguez | eitb.eus
'Ama Guadalupekoa'-k irabazi du Bermeoko Bandera, denboraldiko hamahirugarrena, eta matematikoki da Ligako txapelduna, jardunaldi bakarra falta denean.
-
Hondarribia, garaipena ospatzen / EITB.
Hondarribia da San Miguel Ligako txapelduna. Bermeoko estropada bukatzea nahikoa zuen 'Ama Guadalupekoa'-k, baina irabazi egin du bere hamahirugarren bandera.
Matematikoki txapeldunak dira. 207 puntu dituzte, eta jardunaldi bakarra falta da, Portugaleten.
Play-offean, Zumaiak egin du denborarik onena, eta hurrengo denboraldian San Miguel Ligan aritzeko borrokan abantaila hartu du, 4 punturekin. Getaria dago bigarren, eta momentuz, Portugalete eta Mugardos, kanpoan.
¡Ya tenemos nuevo campeón de la Liga @SanMiguel! Zorionak NT2 @HondarribiaAE!!!!!! #LigaSanMiguel pic.twitter.com/4rMwwU5e3S
— Liga San Miguel (@actraineras) septiembre 19, 2015