Arrauna
Garaipen handia
Kontxa, Bermeora
Erredakzioa
Bou Bizkaiak lehen jardunaldian galdutako denbora irauli eta 2015eko Kontxako Bandera erdietsi dute bermeotarrek.
2015eko Kontxako Bandera Bermeok eraman du aurten, bere laugarrena.
Lehen jardunaldian Hondarribiak egin zuen denborarik onena, baina bigarrenean bermeotarrek egun horretan galdutako segundoa irauli eta Kontxa eraman dute, merezimendu osoz.
Estropadako lehen luzean Kaiku eta Orio agertu dira aurretik, halere, ziabogan honela heldu dira lau traineruak: Orio AE aurretik (9:44), bigarren Urdaibai Arraun (+1), hirugarren Hondarribia AE (+3) eta laugarren Kaiku (+4).
Azken luzean Bermeok bere indarra erakutsi, eta traineru guztiei aldea atera die. Hondarribia nahi eta ezin ibili da, eta lehen jardunaldian lortutako segundo bateko aldeari ezin izan dio etekinik atera.
DENBORAK