Arrauna
Kontxako Bandera
San Juaneko neskak, irabazle
Zumaiak erdietsi du garaipena bigarren jardunaldiko estropadan, baina sanjuandarrak dira txapeldunak.
Emakumezkoen Kontxako Bandera San Juanek erdietsi du. Aurrenekoz irabazi dute bandera sanjuandarrek, estropada ikusgarri jokatuta.
Ohorezko txandan, Zumaia nagusitu da, baina San Juan segundo bakar batera sailkatu da. Hibaika hirugarren izan da eta azken lekuan, Orio.
Emakumezkoen denborak
1. Zumaia 10:38
2. San Juan 10:39
3. Hibaika 10:41
4. Orio 10:47