Arrauna
Kontxako Bandera
Iganderako itsas-iragarpena
Euskalmet | eitb.eus
Kontxako Bandera igande honetan erabakiko da, Donostiako badian.
-
Lehen jardunaldia. Argazkia: EFE
Kontxako Bandera igande honetan erabakiko da Donostiako Badian. Horregatik, eguraldiaren eta itsas iragarpenaren informazioa bildu dugu.
Eguraldia:
Igandean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta egunaren bigarren zatian ekaitz arriskua handia izango da. Goizean giro lasaia eta argia espero dugu. Arratsaldean, aldiz, hodeiak ugaritu egingo dira eta ezegonkortasuna handiagoa izango da, beraz zaparradak botatzeko eta trumoi-ekaitzak izateko probabilitatea ere handiagoa izango da, bereziki barnealdean. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperaturan aldaketa gutxi, bero egingo du.
Itsas iragarpena:
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 1-2ko indarrarekin. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak metro erdia baino txikiagoak diren olatuak altxatuko ditu.