Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Kaiku garaile Zarautzen, ohorezko txanda ikusgarriaren ostean

Leire Etxazarra | eitb.eus

Sestaoko ontzia lehen jadunaldian ateratako adel zabalari esker gailendu da. Txanda nagusian, epaileek denbora bera eman diete bizkaitarrei eta Oriori, foto-finisha aztertu ondoren.

1:13

Kaikuk irabazi du Zarazko Ikurrina, ohorezko txandan Oriorekin eta Urdaibairekin lehia ikusgarria eginda.

Sekulako estropada izan da; Kaiku, Orio eta Urdaibai amorruz aritu dira lehen palatik azkenera arte. Hondarribia, txandako laugarren parte-hartzailea eta San Miguel Ligako egungo liderra, atzean geratu da lehen metroetan.

Beste hirurak denbora berean ibili dira, estropada burua txandaka hartzen. Tentsio handia ere izan da, azken luzean batez ere: hiru ontziak kale beretik joan dira, bata bestetik oso gertu, eta epaileek gainen izan dituzte arraunekin elkar jotzea saihesteko.

Sestaokoek Ikurriña poltsikoan zuten, lehen jardunaldian lortutako alde zabalari esker, baina bigarren jardunaldian ere gailendu nahi zuten, azken garaipena behar bezala ospatzeko.

Kaiku eta Orio pare-parean iritsi dira helmugara, eta Urdaibai ere segundo berean sartu da, ehunen gutxi batzuetara. Epaileek bideo-finish-a aztertu behar izan dute garailea nor den erabakitzeko. Azkenean berdinketa ebatzi dute Orioren eta Kaikuren artean, historian lehen aldiz. Puntuak bien artean banatu dituzte, 12na.

Lehen txandan,  Portugalete jaun eta jabe izan da, Zierbenari, Astillerori eta Pedreñari gailenduta.

Bigarrenean, San Pedrok lortu du garaipena, San Juanen, Caboren eta Tiranen aurretik.

Hondarribiak laugarren amaitu du estropadako sailkapenean, baina San Miguel Ligako lehen postuari eutsi dio. 138 puntu dauzkate hondarribiarrek, Oriok 137 dauzka, eta Kaiku hirugarren da, 122 punturekin.

San Juan, Euskotren Ligako txapeldun

Euskotren Ligako azken jardunaldia ere jokatu dute Zarautzen eta San Juanek irabazi du, Zumaiari, Hibaikari eta Meirari gailenduta.

Ikurrina irabazteaz gain, sanjuandarrek Liga ere poltsikoratu dute. 30 puntu dituzte guztira. Hibaika bigarren tokian sailkatu da ,25 punturekin; Zumaia hirugarren, 16 punturekin ;eta Meira, laugarren, 9 punturekin.