Arrauna
Orio, Hondarribiaren aurretik
Kaiku nagusitu da Zarauzko Estropaden lehen jardunaldian
Traineru bizkaitarrak erakustaldia eman du Zarauzko uretaneta Ikurriña eskura du Oriori 17 segundo eta Hondarribiari 19 segundo atera baitizkio.
-
Kaikuk irabazi du Zarauzko estropaden lehen jardunaldia. Argazkia: EiTB
Kaikuk erakustaldia eman du Zarauzko XXXVII Estropadetako lehen jardunaldian. Bizkaiko traineruak 19'55"eko denbora egin du, eta 17 segundo atera dizkio bigarren izan den Oriori, eta 19 segundo hirugarren izan den Hondarribiari. Kaikuk poltsikoan du Zarauzko Ikurriña.
Orio bigarren izan da. Kaikurengandik denbora askora geratu dira oriotarrak, 17 segundora, baina hirugarren izan den Hondarribiaren aurretik sartu dira, eta puntuak jan dizkio liderrari. Hondarribiak San Miguel Ligako lidergoan jarraitzen du 129 punturekin, baina Orio (125 puntu) gertuago du, lau puntura.
Lehen txandan parte hartu duen Urdaibai izan da laugarren eta Bermeokoak ohorezko txandan lehiatuko dira bihar.
Euskotren Liga
San Juan nagusitu da Euskotren Ligako Zarauzko Estropadetako lehen jardunaldian eta garaipen honekin titulua oso gertu dute. Hibaika izan da bigarren sei segundora, Zumaia hirugarren 14 segundora eta Meira laugarren, 38 segundora.
Zarauzko XXXVII. Estropaden lehen jardunaldiko sailkapena:
1. Kaiku Ambilamp 19:55,92
2. Orio Babyauto 20:13,04
3. Hondarribia Orsa 20:15,38
4. Urdaibai Avia 20:19,38
5. Tiran Pereira 20:26,20
6. San Juan Iberdrola 20:37,12
7. Cabo 20:45,12
8. San Pedro Ecolmare 20:46,60
9. Portugalete Eulen 20:52,88
10. Astillero 21:02,70
11. Zierbena Bahías Bizkaia 21:04,96
12. Pedreña (1) 21:42,38
San Miguel Ligako sailkapen nagusia:
1. Hondarribia Orsa 129 puntu
2. Orio Babyauto 125 puntu
3. Kaiku Ambilamp 110 puntu
4. Cabo 77 puntu
5. San Juan Iberdrola 72 puntu
6. Tiran Pereira 71 puntu
7. Portugalete Eulen 69 puntu
8. Zierbena Bahías Bizkaia 60 puntu
9. Astillero 48 puntu
10. San Pedro Ecolmare 44 puntu
11. Urdaibai Avia 22 puntu
12. Pedreña 13 puntu