Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibaik irabazi du Petronor Bandera, Hondarribiaren aurretik

Erredakzioa

Bermeok azken momentuan kendu dio bandera Hondarribiari, segundo bat baino gutxiagoko aldeagatik. San Juan, irabazle berriro EuskoTren Ligan.

Urdaibaik irabazi du XXXI. Petronor Bandera. Hondarribia baino 32 ehunen azkarragoa izan da. Gipuzkoarrek, bigarren postuari eta Orioren seigarrenari esker, San Miguel Ligako lidergoa mantendu dute.

Urdaibaik azken momentuan aurreratu du Hondarribia. 'Ama Guadalupekoa' buruan joan da azken kilometroak, baina lehia 'Bou Bizkaia'rentzat izan da.

Portugaletek denboraldiko estropadarik onenetariko bat egin du, eta laugarren geratu da Abrako uretan.

EuskoTren Ligan, San Juan izan da irabazlea, asteburuan bigarrenez. Txapelketako liderrek lehenengo postua sendotu dute, bi jardunaldi falta direnean.

EuskoTren Ligako estropadako sailkapena:

1. San Juan 10.29:54
2. Hibaika 10.29:66
3. Zumaia 10.39:46
4. Samertolameu 10.48:76

Euskotren Ligako sailkapena:

1. San Juan 22
2. Hibaika 20
3. Zumaia 11
4. Samertolameu 7

Getxoko Ikurrinaren sailkapena:

1. Urdaibai 19.24:42
2. Hondarribia 19.24:74
3. Kaiku 19.32:06
4. Portugalete 19.35:50
5. San Juan 19.40:86
6. Orio 19.41:18
7. Tirán 19.44:72
8. Zierbena 19.46:60
9. San Pedro 19.47:22
10. Astillero 19.55:68
11. Cabo 19.55:78
12. Pedreña 20.30:78

San Miguel Ligako sailkapena:

1. Hondarribia 96
2. Orio 92
3. Kaiku 79
4. San Juan 55
5. Tirán 54
6. Cabo 52
7. Portugalete 52
8. Zierbena 50
9. Astillero 36
10. San Pedro 36
11. Pedreña 8
12. Urdaibai -4