Arrauna
San Miguel Liga
Urdaibairen zigorra baieztatu du TKEko epaileak
Erredakzioa
Hurrengo denboraldian 95 puntu gutxiago izatera eta 24.000 euroko izuna ordaintzera zigortuko dute Bermeoko trainerua.
-
Urdaibai / EITB.
Traineru Kluben Elkartearen epaileak, Esther Queraltok, Urdaibairi jarritako zigorra baieztatu du: 24.000 euro eta 95 puntu, "dopinaren aurkako araudian aurreikusita dagoenaren arau-hauste oso larria" egiteagatik. Estrobo auziaren ebazpenari oraindik helegitea jarri ahal dio Bermeoko taldeak edo beste edozein taldek, TKEren epaile bakarraren aurrean.
Urdaibaik San Migel Liga 95 puntu gutxiagorekin hasiko luke, eta ez luke saririk irabaziko balantza positiboan izan arte. Bermeoko kirol egoerak ez dirudi erraza. Aurreko denboraldian, adibidez, Urdaibaik 185 puntu eskuratu zituelako, eta jaitsiera, Zumaiak markatuta, 37tan egon zelako. Gainera, Urdaibaik 24.000 euroko isuna ordaindu beharko du.