Arrauna
Kontxako Bandera 2013
Bigarren estropada baliorik gabe uztea eskatu du Urdaibaik
Erredakzioa
Bigarren estropadako aktan izandako irregulartasunak medio egin du eskakizuna Josu Zabalondo Urdaibaiko presidenteak.
-
Enfado de la tripulación de Urdaibai. Foto: EFE
Josu Zabalondo Urdaibai taldeko presidentea Radio Euskadiko 'Fuera de Juego' saioan egon zen. Kontxako Banderaren bigarren estropada eta gero aktan izandako irregulartasunengatik estropada baliorik gabe uztea eskatu du Donostia Kulturan.
Estropada polemikoa
Kontxako Bandera igandean egon zen jokoan, baina badirudi lehia bulegoetan luzatu egingo dela. Hondarribia izan da Kontxako Banderako irabazlea helegitea aurkeztu, eta epaileek arrazoia eman ondoren. Estropada Urdaibaik irabazi zuen, baina bigarren jardunaldiko itzulerako luzean Bermeoko ontzia Hondarribiaren kalean sartu zen, eta bi taldeetako arraunek talka egin zuten.
Hondarribiari arrazoia eman zioten epaileek, baina Urdaibaik arrazoia duela uste du, eta ez du estiko. Bermeoko taldeakhelegitea aurkeztuko du Kontxako estropada bukatu ondoren epaileek hartutako erabakiaren kontra.