Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

XXXIX. Corte Ingles Bandera

Kaikuk garaipena lortuta agurtu du denboraldia

Erredakzioa

Sestaoko taldeak XXXIX. Corte Ingles Bandera irabazi du, erakustaldia emanda. Estropada amaitu ostean, Bandera eta San Miguel Ligako txapeldun izendatzen duen koroa jaso dute,

1:50

Kaikuk amaiera ezin hobea eman dio denboraldiari. Larunbatean izendatu ziren San Miguel Ligako txapeldun, eta igande honetan XXXIX. Corte Ingles Bandera irabazi dute.

Erakustaldia eman du Kaikuk Portugaleteko uretan. Bizkaitarra ontziak garaipena lortu du, Urdaibairi hamar segundo aterata. Lehen txanda irabazi duen Portugalete izan da hirugarren estropadako sailkapenean, eta San Juan laugarren. Ohorezko txandan lehian ibili diren Hondarribia (bosgarren) eta Orio (seigarren) gainditu dituzte lehen txandako lehen bi sailkatuek.

Estropada amaituta, Kaikuko tripulazioak Corte Ingles Bandera eta San Miguel Ligako txapeldun izendatzen duen garaikurra jaso du.

XXXIX. Corte Ingles Banderako sailkapena:

.1. Kaiku                19.19:81

.2. Urdaibai             19.30:46

.3. Portugalete          19.30:53

.4. San Juan             19.45:31

.5. Hondarribia          19.46:18

.6. Orio                 19.53:72

.7. Tiran                19.55:79

.8. San Pedro            19.56:05

San Miguel Ligako sailkapena:

.1. Kaiku                203 puntu

.2. Urdaibai             189

.3. Orio                 179

.4. Hondarribia          159

.5. Tiran                139

.6. Portugalete          136

.7. San Juan             131

.8. San Pedro            118