Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Koroa eskuratu du

Kaiku, San Miguel Ligako txapeldun hirugarren aldiz jarraian

Erredakzioa

Bizkaitarrek historia egin dute, Liga hiru urtez jarraian irabaztea lortu duen talde bakarra baitira. Urdaibaik irabazi du Bermeoko XXXI. Bandera.

1:50

Kaikuk irabazi du 2013. urteko San Miguel Liga. Talde bizkaitarrak hirugarren aldiz lortu du Ligako txapeldun izendatzea, gaur arte inork lortu ez duen marka. Kaikuk historia egin du, eta San Miguel Ligako koroa lortu du.

XXXI. Bermeoko Banderan hirugarren postua lortu du Kaikuk, eta ondorioz, matematikoki San Miguel Ligako txapeldun izendatu da. Denboraldi bikaina biribildu du talde bizkaitarrak, Bizkaiko Txapelketa, Euskadikoa, Espainiakoa, eta San Miguel Liga irabazita.

Bestalde, Bermeoko Bandera etxean geratu da. Urdaibaik irabazi du XXXI. Bermeoko Bandera, eta mendekua hartu dute. Kontxako Bandera irabazi zuen Hondarribia mendean hartu du Urdaibaik 2,62 segundoko aldearekin.

XXXI. Bermeoko Banderako sailkapena:

1. Urdaibai Umpro Avia                 20:11,36

2. Hondarribia Orsa                            + 2.74"

3. Kaiku Ambilamp                                + 14.96"

4. Orio Babyauto                                 + 16.80"

5. Tiran Pereira                                    + 24.61"

6. Portugalete Eulen                           + 32.21"

7. San Juan Iberdrola                                  + 40.45"

8. San Pedro Ecolmare                                 + 44.85

San Miguel Ligako sailkapena:

1. Kaiku Ambilamp 191 puntu

2. Urdaibai Umpro Avia 178

3. Orio Babyauto 172

4. Hondarribia Orsa 151

5. Tiran Pereira 133

6. Portugalete Eulen 126

7. San Juan Iberdrola 122

8. San Pedro Ecolmare 113

9. Astillero 96

10. Pedreña 47

11. Zumaia 37

12. Castreña 28