Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga 2013

Arraunaren ikuskizuna abian jarriko da igandean, Bartzelonan

Erredakzioa

2013ko San Miguel Liga igande honetan hasiko da Bartzelonako uretan. ACT mailan dauden hamabi traineruek gogor borrokatu beharko dute denboraldiko lehenengo lidergoa eskuratzeko.

  • Hondarribia. Argazkia: EFE

    Hondarribia. Argazkia: EFE

2013ko San Miguel Liga igandean honetan (zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en), hasiko da Bartzelonan jokatuko den Euskadi Basque Country Ikurrinarekin. TKE mailan dauden 12 traineruek (Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Tiran, Pedreña, Castro, Portugalete, Orio, San Juan, San Pedro, Astillero, eta Zumaia) gogor borrokatu beharko dute Kataluniako uretan, denboraldiko aurreneko garaipena eta lidergoa eskuratzeko.

Bartzelonetako San Sebastian hondartzaren alboan hasiko da 2013ko denboraldia. Ekitaldian arrauna eta traineruak sustatzeaz gain, Euskadi turistikoki sustatzea ere bilatuko da. Gainera, igandeko estropada eremuko zati baten, larunbatean, Llaüt ontzien (Mediterraneoko traineru tradizionalak) lehiaketa ere egongo da.

Bartzelonako Euskal Etxean aurkeztu dute gaur denboraldiko aurreneko estropada, eta bertan txanden zozketa egin da:

1. txanda: Castro, San Pedro Ecolmare, Orio Babyauto eta Kaiku Ambilamp

2. txanda: Portugalete Eulen, Hondarribia Orsa, Pedreña eta Astillero

3. txanda: Zumaia, San Juan Iberdrola, Tiran Pereira eta Urdaibai Umpro Avia