Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ekainaren 16an

San Miguel Liga Bartzelonan hasiko da estreinakoz

Redacción

Eusko Jaurlaritzak Euskadi izena sustatzeko ekimena abiatu du lehentasunezko gune turistiko batean, Katalunian.

  • Hondarribia, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Hondarribia, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Arrauneko hamabi talde garrantzitsuenek parte hartzen duten Traineru Kluben Liga Bartzelonan hasiko da aurten. Euskadi-Basque Country Bandera izango da lehen estropadaren izena, eta ekainaren 16an jokatuko da.

Ekimena Euskadiko turismoarentzat erreferentzia den gune batean abiatuko da, Katalunian, bertakoa baita gure lurraldea bisitatzen duten Estatuko turisten gehiengoa. Estropada Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta ACT elkarteak lortutako akordioari esker antolatuko da, eta telebistaz eskainiko da zuzenean.

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Turismo alorrean ardura duten erakundeekin elkarlanean arituko da.

Badira hamar urte Traineruen San Miguel Liga estropaden lehiaketetan murgildu zela Euskadin, Kantabrian eta Galizian; oraingoan beste pauso bat emango du bere zabalpenean. Eusko Jaurlaritzak, bestalde, Euskadi izena lehentasunezko gune turistiko batean indartzea lortuko du, horrek ekarriko dizkion onuren jakitun; besteak beste, Euskadi-Basque Country leloa kalitatearen sinonimoa dela erakustea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea