Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

EUSKOTREN LIGAKO PLAY-OFFA

Astillero eta Zumaia arraunaren maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian

L.U. | EITB MEDIA

Emakumezkoen play-offean, Astillero nagusitu da Portugaleteko uretan, eta Zumaia bigarren izan da, Chapela eta Caboren aurretik. Bi jardunaldietako emaitzei erreparatuta, eta puntu batuketa eginda, Euskotren Ligan izango dira datorren denboraldian Kantabriako taldea eta Zumaiako Telmo Deun.

1:04
Zumaia

Emakumezkoen arraunaren maila gorenera igotzeko Portugaleteko uretan jokatutako bigarren eta azken estropadan, larunbatean Bermeon egin zuen bezala, Astillero nagusitu da, Zumaiako Telmo Deun ontziak baino segundo bat gutxiago, Chapelak baino hiru gutxiago eta Cabok baino 17 gutxiago eginda.

Play-offeko 1. jardunaldian, Bermeon, Astillero nagusitu zen erlojupeko parekatuan, 12 ehunen aterara Zumaiari, 13 segundo Chapelari eta 26 Cabori. Horrela, Kantabriako trainerua puntu abantailarekin atera da bigarren jardunaldian.

Bi jardunaldien emaitzei erreparatuta, eta puntu batuketa eginda, Euskotren Ligan izango dira datorren denboraldian Astillero eta Telmo Deun.

Lehenengo ziabogan, Chapela izan da nagusi, 05:17 segundoko denborarekin, Zumaia eta Astilleroren aurretik; izan ere, Zumaiak eta Astillerok 05:19ko denbora egin dute. Cabok, berriz, 7 segundo gehiago behar izan ditu.

Bigarren eta azken luzean, ostera, Astillerok atzetik aurrera egin du, eta denborarik onena egin du helmugan: 12 minutu, 43 segundo eta 6 ehunen. Zumaiak ere estropada bikaina egin du, eta ia denbora bera egin du, segundo bat gehiago behar izan baitu. Irabazleak ia 4 segundo atera dizkio Chapelari, eta 20 Cabori.

Play-offeko bigarren jardunaldiko sailkapena

Play-offeko bigarren jardunaldiko sailkapena

Bi jardunaldietako emaitzei erreparatuta, eta puntu batuketa eginda, Astillerok 8 puntu pilatu ditu, Zumaiak 6, Chapelak 4 eta Cabok 2.

Play-offeko sailkapen orokorra

Play-offeko sailkapen orokorra

Ondorioz, Astillero eta Zumaia Euskotren Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian. Chapela eta Cabo, aldiz, ETE Ligan arituko dira berriro.