Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

EUSKOTREN LIGAKO PLAY-OFFA

Astillerok eman du lehen kolpea Bermeon, eta bigarren izan da Zumaia

G.P.A. | EITB Media

Zumaiak estropada oso ona egin du, baina azken luzean Astillerok aurrea hartu dio, eta Kantabriako taldeak egin du denborarik onena, segundo bat baino gutxiagoko aldearekin izan bada ere.

  • Astilleroren ontzia, Bermeoko estropadan. Argazkia: EFE

    Astilleroren ontzia, Bermeoko estropadan. Argazkia: EFE

Euskotren Ligako play-offeko lehen jardunaldian, Bermeoko uretan jokatu den erlojupekoan, Astillerok egin du denborarik onena, eta bigarren izan da Zumaia. Gipuzkoako ontzia hasieratik joan da aurretik, baina azken luzean Kantabriakoa azkarrago joan da, eta, segundo bat baino gutxiagoko aldearekin izan bada ere, estropada irabazi du. Chapelak eta Cabo da Cruzek, berriz, denbora asko galdu dute.

Emozio handiko lehia izan dute Zumaiak eta Astillerok. Gipuzkoako ontzia berehala jarri da buruan, eta lehen ziabogan sei segundoko atzerapena izan du Kantabriakoak. Bigarren eta azken luzean, ostera, Astillerok atzetik aurrera egin du, haizea lagun zuela baliatuta, eta helmugan denborarik onena egin du: 12 minutu, 16 segundo eta 52 ehunen. Zumaiak ere estropada oso ona egin du, eta ia denbora bera egin du, 12 ehunen gehiago behar izan baititu. 

Chapelak, berriz, 13 segundo gehiago behar izan ditu lana bukatzeko, eta ezustekoa Cabo da Cruzek eman du; izan ere, mailari eusteko lehiatu da, baina 24 segundoko atzerapena pilatu du, eta, ondorioz, oso litekeena da mailaz jaistea.

Gauzak horrela, Astillerok 4 puntu bereganatu ditu, Zumaiak hiru, Chapelak 2 eta Cabo da Cruzek bat.

Play-offeko jardunaldi erabakigarria igandean izango da, Portugaleten, eta gaurko emaitza kontuan hartuta, Astillero eta Zumaia izango dira faborito nagusiak datorren denboraldian Euskotren Ligan lehiatzeko jokoan dauden bi plazak eskuratzeko. 

Play-offaren lehen jardunaldiko sailkapena.

Play-offaren lehen jardunaldiko sailkapena.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
30 Zuzenean 09:30 - 14:30 TXIRRINDULARITZA | L. Gorlako Igoera
15 Zuzenean 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
30 Zuzenean 12:00 - 14:00 SASKIBALOIA | Lointek Gernika vs Kutxabank Araski
30 15:10 - 16:30 PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Binakako finalari buruzko saio berezia
30 16:00 - 18:00 EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: HSG Blomberg-Lippe vs Super Amara Bera Bera
30 16:30 - 20:00 PILOTA | Binakako finala: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II
31 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen