Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

4TIK 8 TALDERA

Euskotren Ligak baditu 2023ko txapelketan parte hartuko duten traineruak, play-offeko emaitzaren faltan

EITB MEDIA

Datorren denboraldian, 4 ontzitik 8 parte-hartzailera egingo du jauzi lehiaketak. Bertan izango dira Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra, Hondarribia, Hibaika, Cabo da Cruz eta Tiran.

  • Orio, 2022ko Euskotren Ligako irabazlea

    Orio, 2022ko Euskotren Ligako irabazlea. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Behin 2023ko denboraldiko Euskotren Ligara igotzea lortu duten klubei emandako epea amaituta, emakumezkoen arraun txapelketa gorena osatzen ari da.

Hala, Galiziako Ligako taldeei dagokienez, Chapelak uko egin zion bere plazari eta, horregatik, TKEko Zuzendaritza Batzordeak Galiziako taldeentzat erreserbatutako bigarren lekua Tirani proposatzea erabaki zuen (Euskotren Ligara igotzeko play-offean parte hartzeko izena emanda zeukan hurrengo taldea). Moañako klubak onartu egin du gonbidapena.

Ondorioz, Tolosaren eta Deusturen artean asteburu honetan Bermeo eta Portugaleteko uretan jokatuko den igoerako play-offaren emaitzaren faltan, 2023ko Euskotren Ligak ezagutzen ditu bere gainerako ontziak: Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra, Hondarribia, Hibaika, Cabo da Cruz eta aipatutako Tiran.

Hartara, TKEren Batzarrak hartutako erabakia bete egingo da, hau da, 2023ko denboraldian, gutxienez Galiziako bi traineru izatea.