2024ko Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartea, Eusko Label Ligako 'Bou Bizkaia' ontziaren sailkapena - EITB

Eusko Label Liga

1 / 8 Hurrengoa
Patxi Bilbao: ''Orain dela urte batzuk hasitako proiektuaren erakusle dira Urdaibaiek lortutako emaitzak''

Patxi Bilbao: ''Orain dela urte batzuk hasitako proiektuaren erakusle dira Urdaibaiek lortutako emaitzak''

Urdaibaik Eusko Label Ligan 100. garaipena lortu ondoren, Patxi Bilbao entrenatzaile ohiaren iritzia jaso dugu. Harro agertu da talde bizkaitarrak egindako bidearekin eta bere ustez, kluba prest dago etorkizunean banderak lortzen jarraitzeko.

2024ko Eusko Label Ligako egutegia

2024ko Eusko Label Ligako egutegia

Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.

Urdaibai eta Arraun Lagunak, nagusi lehen bi jardunaldietan

Bizkaitarrek erakustaldia eman dute Eusko Label Ligako lehen bi jardunaldietan eta sendo hasi dute denboraldia lidergoan. Beste horrenbeste egin du Arraun Lagunakek Euskotren Ligan, bitik bi irabazita.

Urdaibaik 100. garaipena lortu du, ligako historian

Urdaibaik 100. garaipena lortu du, ligako historian

Bermeoko trainerua jaun eta jabe izan da Bueuko Banderan, eta Eusko Label Ligako lider da, aurreneko bi jardunaldiak irabazita.

Iker Zabala: ''Ez da erreza dena irabaztea, gure arraunlariek kriston kalitatea daukate''

Iker Zabala: ''Ez da erreza dena irabaztea, gure arraunlariek kriston kalitatea daukate''

Bitik bi, Urdaibaik Eusko Label Ligako lehen bi jardunaldiak irabazi ditu Galiziako uretan, eta lider dira ligako sailkapenean.

Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Bueuko Bandera

Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Bueuko Bandera

Bermeotarrek beste erakustaldi bat eman dute Galiziako uretan, eta Eusko Label Ligako 100. garaipena lortu dute. Zierbena izan da bigarrena, eta Orio, hirugarrena.
Urdaibaik ez du hutsik egin Eusko Label Ligako estreinako estropadan

Urdaibaik ez du hutsik egin Eusko Label Ligako estreinako estropadan

Bermeoko taldeak irabazi du Coruñako Bandera, 2024ko Eusko Label Ligako lehenengoa. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren. Hala, bada, Urdaibai da 2024 denboraldiko sailkapen nagusiko lehen liderra.

Aranberri: ''Nik uste dut txanda ona tokatu zaigula, eta uste dut estropada oso oso konpletoa egin dugula''

Aranberri: ''Nik uste dut txanda ona tokatu zaigula, eta uste dut estropada oso oso konpletoa egin dugula''

Gorka Aranberri Urdaibaiko patroik EITB Mediarekin hitz egin du Bermeoko taldeak Eusko Label Ligako Coruñako Bandera irabazita. Pozik azaldu da taldeak egindako lanarekin.

Urdaibaik bikain ekin dio 2024ko Eusko Label Ligari, Coruñako Bandera irabazita

Urdaibaik bikain ekin dio 2024ko Eusko Label Ligari, Coruñako Bandera irabazita

Bermeoko taldeak garaipena bereganatu du 2024 denboraldiko lehen estropadan, Coruñako uretan nagusituta. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren.
Urdaibai, Zierbena eta Hondarribia Euskolabel Ligako buruan egotea espero da

Urdaibai, Zierbena eta Hondarribia Euskolabel Ligako buruan egotea espero da

Urdaibai aurreko urteko irabazlea da, eta aurtengo txapelketa irabazteko faborito nagusia bera da ere. Harengandik gertu Zierbena eta Hondarribia izango dira aurreikuspen guztien arabera. Orio berriz, ohorezko txandaren bila ibiliko da.

Iker Zabala, Urdaibai: ''Nahiz eta gauza asko irabazi, prest daude berriz irabazteko''

Iker Zabala, Urdaibai: ''Nahiz eta gauza asko irabazi, prest daude berriz irabazteko''

Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzailea elkarrizketatu dugu EITBn. Oso seguru azaldu da bere taldearen indarraz, eta aurkariak baino "koxka bat gorago" daudela ziurtatu du.

Lorea Etxabe eta Iker Zabala elkarrizketatuko dituzte, zuzenean, Gaur Egunen eta Teleberrin, gaur

Lorea Etxabe eta Iker Zabala elkarrizketatuko dituzte, zuzenean, Gaur Egunen eta Teleberrin, gaur

Arraun Lagunakeko arraunlaria albistegietako lehen edizioan izango da, eta Urdaibaiko entrenatzailea, ordea, bigarrenean. Arraun Lagunakek 2023ko Euskotren Liga irabazi zuen, eta Urdaibaik Eusko Label Liga. Elkarrizketak astelehen honetan izango dira ikusgai.
Arraun Lagunak eta Urdaibai dira etsai indartsuenak, ligaren atarian

Arraun Lagunak eta Urdaibai dira etsai indartsuenak, ligaren atarian

Bi ontziek hirukoa lortu dute ekainean: Gipuzkoa eta Bizkaiko txapelketak, Euskadikoa eta Espainiakoa. Sasoi betean dira Eusko Label Ligaeta Euskotren Liga hasteko bi aste eskas falta direnean.

Bermeo eta Arraun Lagunak, Espainiako txapeldun

Bermeo eta Arraun Lagunak, Espainiako txapeldun

Euskadiko traineru txapelketan gertatu bezala, Bermeo eta Arraun Lagunak aise gailendu dira Donostiako uretan. Bou Bizkaiak 9 segundo atera dizkio Zierbenari eta 53 Hondarribiari. Donostiarrek, aldiz, 27 segundo atera dizkiote Oriori eta 59 Donostiarrari.

Arraun Lagunak eta Urdaibai nagusitu dira Espainiako Txapelketan

Arraun Lagunak eta Urdaibai nagusitu dira Espainiako Txapelketan

Emakumezkoen finalean, Orio eta Donostiarra izan dira, hurrenez hurren, Arraun Lagunaken atzetik. Gizonezkoenean, berriz, Zierbena eta Hondarribia izan dira podiumean, Urdaibairekin batera.
Espainiako Traineru Txapelketa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Espainiako Traineru Txapelketa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Espainiako Arraun Txapelketa ekainaren 16an jokatuko da, 12:00etatik aurrera. Emakumezkoetan, Arraun Lagunak, Donostiarra, Orio eta Astillero arituko dira ohorezko txandan; gizonezkoetan, berriz, Bermeo, Zierbena, San Juan eta Hondarribia.

Bermeo Urdaibaiko traineruaren momenturik onenak

Bermeo Urdaibaiko traineruaren momenturik onenak

Bermeo Urdaibaik irabazi zuen Euskadiko Traineru Txapelketa. Itsasoaren egoera latzak, traineruaren irudi ikusgarriak utzi zituen.

Bermeo-Urdabaik eta Arraun Lagunakek Euskadiko txapeldunen ikurrina jaso dute

Bermeo-Urdabaik eta Arraun Lagunakek Euskadiko txapeldunen ikurrina jaso dute

Gizonezkoetan, Urdaibaik irabazi du Euskadiko Txapelketa. Bermeoko traineruak 31 segundo atera dizkio Zierbenari, eta minutu bat eta 9 segundo Hondarribiari. Emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak nagusitu da, zailtasun guztiei aurre eginda, eta bigarrena, Orio, 28 segundora sailkatu da.

 

Bermeo eta Arraun Lagunak, Euskadiko txapeldun

Bermeo eta Arraun Lagunak, Euskadiko txapeldun

Bermeok erakustaldia eman du gizonezkoen estropadan. Zierbenari 31 segundo atera dizkio, eta Hondarribiari, berriz, minutu bat eta 9 segundo. Emakumezkoetan, Arraun Lagunak izan da nagusi, Orio eta Donostiarraren aurretik.

Euskadiko Txapelketako estropadak aurkeztu dituzte

Euskadiko Txapelketako estropadak aurkeztu dituzte

Ekainaren 9an jokatuko den lehiaketarako prest daude Bermeo-Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta Arraun Lagunak, Euskadiko Txapelketarako faboritoak.

Kaiku eta Urdaibai nagusi Bizkaian, eta Arraun Lagunak eta Hondarribia Gipuzkoan

Kaiku eta Urdaibai nagusi Bizkaian, eta Arraun Lagunak eta Hondarribia Gipuzkoan

Bizkaiko Txapelketan, Lekeition, Kaiku nagusitu da emakumezkoetan eta Urdaibai gizonezkoetan. Gipuzkoakoan, Hondarribian, berriz, Arraun Lagunak gailendu da emakumezkoetan eta Hondarribia gizonezkoetan.

Bermeo, Espainiako txapeldun trainerilletan

Bermeo, Espainiako txapeldun trainerilletan

Bermeo da Espainiako txapelduna trainerilletan. Zierbena sailkatu da bigarren, 3 segundora, eta Cabo da Cruz hirugarren, 15era.

Donostiarra eta Urdaibai nagusi San Pedroko jaitsieran

Donostiarra eta Urdaibai nagusi San Pedroko jaitsieran

Arraun denboraldia hasteko hiru hilabete falta direnean, San Pedroko test estropada jokatu da. Donostiarra izan da nagusi emakumezkoetan, eta Bermeo-Urdaibai gizonezkoetan, erakustaldia emanda eta hirugarren urtez jarraian irabazita.

Arraun Lagunak eta Bermeo nagusi Oriako traineru jaitsieran

Arraun Lagunak eta Bermeo nagusi Oriako traineru jaitsieran

Udako arraun denboraldiari ekiteko asko falta arren, gaur jokatu da Oriako Jaitsiera. Urdaibai eta Arraun Lagunak nagusitu dira, Eusko Label eta Euskotren ligetako txapeldunak.

Gorka Aranberriren eta Andrea Astudilloren nahiak, urte berriari begira

Gorka Aranberriren eta Andrea Astudilloren nahiak, urte berriari begira

Bermeo eta Arraun Lagunak taldeetako patroiek, Gorka Aranberrik eta Andrea Astudillok, 2024rako dituzten asmoen eta nahien inguruan hitz egin dute bideo honetan.

Bermeo Urdaibai eta Arraun Lagunak, urteko protagonista nagusiak

Bermeo Urdaibai eta Arraun Lagunak, urteko protagonista nagusiak

Bizkaitarrek dena irabazi dute: Eusko Label Liga, Kontxako Bandera eta Euskadiko Txapelketa. Donostiarrek, berriz, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera.

Nerea Perez eta Gorka Aranberrik irabazi dute patroi onenaren saria

Nerea Perez eta Gorka Aranberrik irabazi dute patroi onenaren saria

Arraun denboraldia amaituta, patroi onenen sariak banatu dituzte. Nerea Perez Donostiarrako patroiak irabazi du Euskotren Ligako EITBren saria. Eusko Label Ligan, berriz, Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak irabazi du CaixaBank Saria.

Iker Zabala: ''Indartsuenak garela erakutsi dugu, eta mentalki ere sendoak garela''

Iker Zabala: ''Indartsuenak garela erakutsi dugu, eta mentalki ere sendoak garela''

Iker Zabala Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzaileak denboraldiaren balorazioa egin du, etorkizuneko asmoen inguruan hitz egiteaz gain. Oso pozik dago egindako lanarekin.

Urdaibai, Ligako txapeldun, eta Zierbena, bigarren; San Pedrok eta Bueuk, igoera; Hibaikak mailari eutsi dio

Urdaibai, Ligako txapeldun, eta Zierbena, bigarren; San Pedrok eta Bueuk, igoera; Hibaikak mailari eutsi dio

Denboraldiko azken asteburuak, halaber, Santurtziren jaitsiera ekarri du. Amaitu egin da lehia, Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan; Urdaibaik eta Zierbenak irabazi dituzte azken bi banderak, Bermeon eta Portugaleten.

Urdaibaiko zaleek harrera beroa egin diete 2023ko Eusko Label Ligako txapeldunei

Urdaibaiko zaleek harrera beroa egin diete 2023ko Eusko Label Ligako txapeldunei

Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna, eta zaleek harrera egin diote taldeari. Festak eztanda egin du Brmeon taldeko kide guztiak oholtzara igo eta koroa jarraitzaileei eskaini dietenean.

2023ko Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita

2023ko Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita

Urdaibai hirugarren izan da Eusko Label Ligako El Corte Ingles Banderan, denboraldiko azkenenegoan. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, EITB Mediaren minikameraren irudiei esker.

2023ko Eusko Label Ligako egutegia

2023ko Eusko Label Ligako egutegia

Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, Coruñako VII. Banderarekin, eta irailaren 17an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren XLIX. edizioarekin.
Zierbena, nagusi El Corte Ingles Banderan; Urdaibaik Eusko Label Ligako koroa jaso du

Zierbena, nagusi El Corte Ingles Banderan; Urdaibaik Eusko Label Ligako koroa jaso du

Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako azken estropada, El Corte Ingles Bandera. Urdaibaik ligako txapeldunak, aldiz, koroa altxatu du.

Ander Zabala: ''Nire ustez, taldeari eustea lortuko dugu, datorren urteari begira''

Ander Zabala: ''Nire ustez, taldeari eustea lortuko dugu, datorren urteari begira''

Urdaibaik denboraldi borobila egin eta gero, Ander Zabala arraunlariak   "datorren urteari begira, taldeari eustea lortuko dugu" adierazi digu, elastiko gorria janzten ari zela.

Urdaibaik Eusko Label Ligako txapeldunaren koroa jaso duen momentua

Urdaibaik Eusko Label Ligako txapeldunaren koroa jaso duen momentua

Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bermeoko taldea hirugarren izan da El Corte Ingles Banderan, txapelketako azken estropadan, baina Bermeoko Ikurriñan utzi zuen erabakita liga. Bideo honetan duzu ikusgai nola jaso duten txapeldunen koroa.

Zierbenak irabazi du Portugaleteko Bandera, eta sailkapeneko bigarren postua bereganatu du

Zierbenak irabazi du Portugaleteko Bandera, eta sailkapeneko bigarren postua bereganatu du

Galipoek eguneko denborarik onena egin dute, eta haien atzetik Hondarribia geratu da, irabazleengandik 12 segundora.
Urdaibaik Bermeoko Ikurrina irabazi eta Eusko Label Liga bereganatu du

Urdaibaik Bermeoko Ikurrina irabazi eta Eusko Label Liga bereganatu du

Bermeoko trainerua aise nagusitu da bere etxean azken bi luzeetan erakustaldia emanda eta, Hondarribiari 18 segundo aterata, bere bederatzigarren Eusko Label Liga eskuratu du.

2023ko Eusko Label Ligako Bermeoko Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik

2023ko Eusko Label Ligako Bermeoko Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik

Urdaibai nagusitu da Bermeoko Ikurrinan eta, garaipen horrekin, 2023ko Eusko Label Ligako txapeldun izandatu da. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Aranberriren eta Zabalaren adierazpenak Urdaibaik 2023ko Eusko Label Liga eta Bermeoko Ikurriña irabazi ostean

Aranberriren eta Zabalaren adierazpenak Urdaibaik 2023ko Eusko Label Liga eta Bermeoko Ikurriña irabazi ostean

Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bizkaiko taldeak liga erabakita utzi du jardunaldi baten faltan. Gainera, Bermeoko Ikurriña ere bereganatu du. Gorka Aranberri patroiak eta Iker Zabala entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin dute estropada amaituta.

Urdaibai, 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna Bermeoko Ikurrina irabazita

Urdaibai, 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna Bermeoko Ikurrina irabazita

Traineru bizkaitarrak Bermeoko Ikurrina irabazi du, bere etxean, eta Hondarribiari nahikoa alde atera dio txapeldun izateko.
1 / 8 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
03 15:10 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Frantziako Tourra (5. etapa)