Eusko Label Liga
Polemika
Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak irregulartasunak antzeman ditu TKEk Garmari egindako antidopin kontrolean
EITB Media
Gorka Iturriaga zuzendariak sinatutako dokumentuak dioenez, 2024ko Eusko Label Ligako Getariako estropadan Cristian Garma San Pedroko patroiari kontrola egin zioten, Traineruen Kluben Elkarteko langilleek horretarako gaikuntzarik ez izan arren.
-
San Pedro, estropada baten. Argazkia: EITB Media
Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak kontuak eskatu dizkio Traineruen Kluben Elkarteari (TKE), Cristian Garma San Pedroko patroiari 2024ko Eusko Label Ligako Getariako estropadan egindako dopinaren aurkako kontrolean antzemandako irregulartasunengatik.
Gorka Iturriaga Dopinaren Aurkako Euskal Agentziako zuzendariak sinatutako dokumentuan adierazten denez, TKEk kontrola egiteko agindu zituen langileek ez zuten horretarako gaikuntzarik, eta Agentziak horretaz ohartarazi zion arren, TKEk ez zion jaramonik egin eta kontrola egin zioten Garmari.
Gertakari horiek oso kezkagarriak dira Dopinaren Aurkako Euskal Agentziaren ustez, dopinaren kontrako sistema zalantzan jartzen dutelako. Horrez gain, Garmari egindako kontrola baliogabekotzat jo liteke.