Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eskaerak, onartuta

Bederatzi talde aurkeztu dira Eusko Label Ligako play-offerako

EITB Media

Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu da, eta, orain, onartuak izan diren taldeek euren lekua lortu beharko dute kirol-merituen bidez.

  • Arrauna

    Arrauna. Argazkia: EITB Media

Arraun denboraldia gertu dago, eta Eusko Label Ligara igotzeko asmoa duten klubek beharrezko dokumentazioa aurkeztu dute jada. Traineruen Kluben Elkarteko (TKE)  zuzendaritza batzordeak, Kantauriko Arraun Elkarteko (KAE) eta Ipar-mendebaldeko Ligako Elkarteko (ILE) klubek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, honako eskaera hauek onartu ditu: Arkote, Itsasoko Ama, Larrun Kosta, Pasai Donibane Koxtape, Zarautz, Ares, Castropol, Chapela eta Tiran.

Gauzak horrela, klub horiek guztiek kirol-merituen bidez lortu beharko dute play-offerako txartela.