Eusko Label Liga
EUSKO LABEL LIGA
Urdaibaik inpugnatu egin du Zarautzeko ikurrinaren bigarren jardunaldiko denboren neurketa
EUSKADI IRRATIA | EITB MEDIA
Euskadi Irratiko "Tostartean" saioak bere Facebook kontuan zabaldu duenez, Bermeoko klubak uste du ez zela "fotofinish"aren irudia ondo erabili.
-
Zarautzeko Ikurrinaren garailea zehaztu zuten 'bideofinisha'ren marrak. Argazkia: EITB
Bermeo Urdaibaik helegitea aurkeztu du Traineru Taldeen Elkarteko (TKE) epailearen aurrean joan zen igandean Zarautzeko Ikurrinaren bigarren jardunaldian izandako denboren neurketen azken emaitzarengatik. Hala aurreratu du Euskadi Irratiko "Tostartean" saioak.
Bizkaiko kluba ez dago ados ikurrinaren bigarren jardunaldian fotofinisharekin egin zen neurketarekin. Izan ere, Urdaibaren aburuz, egun indarrean dagoen neurketa-sistema ez zen era egokian erabili, eta, ondorioz, Zarautzen egindako neurketa zehatza ez zela izan irizten dio.
Builetatik denbora hartu zen marretara distantzia gehiegi zegoela salatzen dute Bou Bizkaia ontzikoek, eta horrek eragina izan zuela azken emaitzan.
Gogoratu beharra dago, bigarren jardunaldiko garaipena Hondarribiarentzat izan zela, bi ehunenengatik, ikurrina Urdaibaik irabazi bazuen ere.
¿¿ Igande honetan Zarautzko Ikurriñaren bigarren jardunaldian gertatutakoaren arabera, emaitza impugnatzea erabaki dela jakinarazten dizuegu.#EuskoLabelLiga #BouBizkaia #Bermeo #Urdaibai #Bizkaia #arrauna #remo #rowing #trainera #HerriBatTaldeBat pic.twitter.com/QiIS7RSScR
— BermeoUrdaibaiArraun (@Urdaibai_Arraun) August 24, 2022