Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

SALAKETA

Salaketa aurkeztu dute Donostiarra traineruaren aurka, arraunlarien balizko erabilera okerra egiteagatik

EITB MEDIA

Euskadi Irratiko "Tostartean" saioak bere Facebook kontuan zabaldu duenez, lau taldek salaketa jarri dute "Torrekua" ontziaren aurka, behar adina harrobiko arraunlari ez erabiltzea argudiatuta.

  • Donostiarra Donostiako fabrika bandera jasotzen.

    Donostiarra Donostiako fabrika bandera jasotzen. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako lau taldek Donostiarraren aurkako salaketa jarri dute arraunlarien balizko erabilera okerra egiteagatik iragan asteburuan jokatutako bi estropadetan. Hala aurreratu du Euskadi Irratiko "Tostartean" saioak.

Salaketaren funtsa litzateke Bilboko zein Donostiako banderetan parte hartzeko Donostiarrak ez zuela, itxuraz, harrobiko arraunlarien kupoa bete.

Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) araudiaren arabera, gutxienez harrobikoak diren hiru arraunlari eta propioak diren beste lau erabili behar dituzte arraun taldeek estropadetan. Hala, salaketa horretan jasotzen denez, harrobikotzat jo baina ezaugarri horiek betetzen ez dituen arraunlari bat erabili zituen Donostiarrak aipatutako bi estropadetan.

Salaketak aurrera egin eta TKE ligako epaileak Donostiarrak oker jokatu duela erabakiz gero, "Torrekua" aipatu bi estropadetatik kanporatuta geratuko litzateke, eta 23 puntu izatetik (txapelketako liderra da), punturik gabe geratzera pasatuko litzateke.